Hori horrela, atzotik hasi eta urtarrilaren 11 bitartean, informazio-totemak jarri dira San Joan plazan eta Etxeberri plazan. Halaber, informazio-koadriptiko bat ere banatuko da. Euskarri horrek birziklatze edukiontzi bakoitzean bota beharreko hondakinei buruzko zalantzak argitzen ditu, baita edukiontzi bakoitzean agertu ohi diren errefusei buruzkoak ere.