Andoaingo ekimenak bat egin du Urnietako azoka solidarioarekin

Aiurri 2021ko abe. 26a, 08:31

Abenduaren 29an eta 30ean Etxeberri plazan “azoka solidarioa” antolatu du bertako auzo-batzordeak. Andoaingo ekimenak bat egingo du, postua jarriko baitute.

Kulturartekotasunaren azoka antolatu zuten Etxeberri plaza ekimenekoek, duela aste gutxi. Gabonetako data berezietarako ekimen berria iragarri dute, elkartasunari loturikoa. La Palmako sumendia itzaltzen ari bada ere, utzi dituen kalteak handiak izan baitira.

 

Azoka Etxeberri plazan izango da abenduaren 29an eta 30ean, arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!