Autobusa antolatu da, Sarek deitutako urtarrileko manifestazioari begira

Aiurri 2021ko abe. 29a, 13:00

Iturria: Wikimedia

Presoen aldeko urteroko hitzorduari eutsi nahian, manifestazioa deitu du Sarek, urtarrilaren 8an, larunbatarekin, Bilbon. Hala, makina bat herritatik irtengo dira autobusak. 

Hori horrela, egun berean eguerdiko 15:00 abiatuko da autobusa Urnietan, Matxo taberna paretik. Izena eman beharko da aldez aurretik, Ezeiza mertzerian, hain justu (Idiazabal kalea, 21). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!