Hainbat txanda antolatuko dira umeen adinaren arabera eta horietakoren batean joateko hitzordua hartu beharko da online bibe.me plataformaren bidez. Urtarrilaren 4a izango da hitzordua hartzeko azken eguna.
- 2019ko urritik aurrera jaiotako haurrentzako hitzordua Meltxorrekin.
- 2017tik 2019ko irailera bitartean jaiotako haurrentzako hitzordua Gasparrekin.
- 2015ean eta 2016an jaiotako haurrentzako hitzordua Baltasarrekin.
- 2014an edo lehenago jaiotako haurrentzako hitzordua. 6 urtetik gorako haurrek aukera izango dute Erregeak agurtzeko 19:00etatik aurrera.
0-6 urte bitarteko anai arreben kasuan berriz, hitzordu bakarra hartu beharko da. Hau da, nahikoa izango da haur gazteenaren hitzordua hartzea. Horrela, anai-arreba horiek guztiek Errege bera agurtuko dute. Bibe.me webgunean hitzordua hartzerako unean zehaztu behar da haur bakarrarekin, bi haurrekin edo eta hiru haurrekin joango zaren.
Segurtasun-arauak
Ekimena behar bezala eta segurtasun arauak errespetatuta gara dadin ondorengo irizpideak bete beharko dira:
- Covid ziurtagiria erakutsi beharko dute haurrekin joaten diren 12 urtetik gorako pertsonek.
- Frontoiaren barruan musukoa erabili beharko da.
- Gehienez hitzordua baino 15 minutu lehenago gerturatu beharko da.
- Ilarak eta pilaketak ekiditeko sarrera eta irteera mailakatuak izango dira.
- Txanda ez dutenek ezingo dute sartu Erregeak agurtzera.
Bestalde, aurten banatuko diren opariei dagokienez, balore ekologikoak indartzeko balioko dute. Halaber, 2019ko urria eta 2021eko urria bitartean jaiotako Urnietako haurrek aukera izango dute San Miel jaietako haur jaio berrien zapia eskuratzeko.