1. Zelai tabernatik igo: Besabira iristeko bi bide daude. Bat trenbide aldetik eta, bestea, berriz, Zelai tabernaren
aldetik. Bada, azken honetatik igotzea eta bestetik jaistea gomendatzen da.
2. 8:00etan Xoxoka-Besabi errepidea itxiko da: Goizeko 8:00ak arte egongo da Besabira kotxez iristeko aukera. Ordu horretatik aukera, jaistea posible izango da, baina, ez, ordea, kotxez igotzekoa. Xoxokan itxiko da errepidea.
3. Errepidearen ezkerreko aldean soilik aparkatu: Besabiraino kotxez igotzen direnei errepidearen ezkerreko aldean soilik aparkatzea eskatzen zaie (marra horia dagoen lekuetan salbu). Izan ere, bi alboetan aparkatuz gero, eta, larrialdiren bat gertatuko balitz, larrialdi-zerbitzuak bertatik pasatzeko behar duten espaziorik gabe geratu litezke. Udaltzaingoak irizpide berbera mantentzeko eskatzen diete Bentasetik gora apartzeko asmoa duten pertsona guztiei, baita kotxea Xoxokatik Trenbide alderako bidean uzten dutenei ere.