Koronabirusak gizarte bizitza berregokitzera garamatza, eta Urnietan ahalegin berezia egin dute ohiturei eusteko. Bereziki, Errege Magoen etorrerari eusteko. Hainbat txanda antolatu dituzte haurren adinaren arabera. Txanda hartu ez dutenek ezingo dute sartu Erregeak agurtzera. Udalak kontutan hartu beharreko hainbat argibide eskaini ditu. Horien artean, honakoak:
Covid ziurtagiria erakutsi beharko dute haurrekin joaten diren 12 urtetik gorako pertsonek.
Frontoiaren barruan musukoa erabili beharko da.
Ilarak eta pilaketak ekiditeko sarrera eta irteera mailakatuak izango dira.
Haur bat, opari bat
"Aurten banatuko diren opariei dagokienez, balore ekologikoak indartzeko balioko dute". Horixe aurreratu du Udalak.