Plaza nola estali erabakitzeko garaia da

Aiurri 2021ko abe. 16a, 11:45

Hainbat hilabeteko ibilbidearen ostean, azken fasera ailegatu da parte-hartze prozesua: urnietarren esku dago orain  2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakitzea.

Azken fasera iritsi da Urnietako Udalak herriko zein plaza edo parke estali erabakitzeko abian jarritako parte-hartze prozesua: urnietarren txanda da berriro ere; plaza estaltzeko diseinatu diren hiru proiektu horietako bat bozkatu eta zein gauzatuko den erabaki behar dute.

Hori horrela, dagoeneko Urnietan erroldatutako edozein pertsonak bozkatu dezake, 16 urte baino gehiago izanez gero. 2022ko urtarrilaren 20ra bitarte izango da aukera, hainbat modutan.

Aurrez aurreko bozketa

Formularioa herriko hainbat tokitan kokatutako kutxetan utzita: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak).

Formularioa udalerrian dauden zenbait postontzitan utzita.

Online bidezko bozketa

Udaleko webgunean eskuragarri dago formularioa, era digitalean betetzeko. Horrez gain, Udalaren mugikorreko aplikazioaren bidez ere bozka emateko aukera izango da.

Halaber, Udalak informazio-liburuxkak banatu ditu herriko etxeetara, herritarrek prozesuaren eta azken bozketaren gaineko informazio guztia izan dezaten. Bestalde, hautazko hiru estalkien irudiak tamaina handian ikusi ahal izango dira Lekaio kultur etxeko sarreran, baita horiei buruzko xehetasunak ere.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!