Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen asteburuan Urnieta Artola Harategia senior taldeak

Aiurri 2022ko urt. 18a, 10:54

Gizonezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen mailari eusteko lehian; 26-15 irabazi zuten Gure Auzune arabarren aurka. Bestalde, Senior emakumezkoek ezin izan zuten irabazi Tolosaren aurka (18-19).

Urnieta Artola Harategia taldeak ezin hobeto hasi du Euskadiko txapelketako jaitsiera fasea, lehen jardunaldian Arabako Gure Auzune mendean hartuta (26-15). Urnietarrek lehen bi puntuak lortu dituzte mailari eusteko lehianpartida bikaina egin ondoren. Nahiz eta UKEkoen partidarik onena ez izan, defentsa sendoa erakutsita garaipena etxean geratu zen, ezinbestekoak diren bi puntu eskuratuta. 

Bestalde, Urnieta Quel Abogados taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu gol bakarragatik (18-19). Emakumezkoak bolada txarrarean jarraitzen dute, eta, oraingoan, gutxienekoagatik galdu dute Tolosa Eskubaloiaren aurka. Alabaina, urnietarrek Gipuzkoako txapelketako lehen postuan jarraitzen dute, sailkapenaren goiko aldean, igoera eskuratzeko lehian.

Bi talde eta bi porrot, jubeniletan

Urnieta Kamox Precision Machining emakumezkoen taldeak ezin izan zuen garaipena eksuratu Egia Seicar taldearen aurka (26-23). Norgehiagoka interesgarria eta ona jokatu zuten arren, urnietarrak zortzigarren postuarekin konformatu beharko dira. Urnieta Guria Jatetxea gizonezkoen taldekoek ere porrot egin zuten Bidasoa Irunen aurka (24-28). Hauek laugarren postuan geratu dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!