Irekita dago XXVIII. Antia literatur lehiaketara aurkezteko epea

Aiurri 2022ko urt. 19a, 12:58

Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.

Bi kategoria desberdin egongo dira aurten: haurrena eta gazteena.

Haurren kategoria: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.

  • 1.Saria: Tablet bat
  • 2.Saria: Ebook bat
  • 3.Saria: Ebook bat

Gazteen kategoria: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.

  • 1. Saria: 500 euro
  • 2. Saria: 300 euro
  • 3. Saria: 150 euro

Oinarriak

Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, originalak, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
Ipuinen gaia librea izango da

  • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
  • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
  • Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.
  • Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Epaimahaia

Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

  • Urnietako Udaleko euskarako zinegotzia edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Sustapen saileko arduraduna edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Euskarako teknikaria edo berak izendatutako ordezkaria.
  • Literaturgintzaren arloko bi pertsona.

Oinarrien berri izateko, egin klik hemen

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!