“Ur bizitan” dantza-ikuskizunaren aurrestreinaldia egingo da Saroben

Aiurri 2022ko urt. 20a, 12:55

Haatik Dantza Konpainiaren “Ur bizitan” ikuskizunaren aurrestreinaldia ikusgai izango da otsailaren 13an, Sarobe arte eszenikoen gunean, arratseko 19:00tan.

Bost euro balio ditu ikuskizunak. Hala ere, bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira urtarrilaren 23 arte arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Udalaren APP-an edo webgunean. Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke.

Sinopsia

Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
Bere etxetik alde egitera?
Bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Fitxa teknikua

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga,Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert BeobideJantziak: Ramon Garcia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!