Opari-txekeak, otsailaren 28ra arte

Aiurri 2022ko urt. 21a, 11:37

Otsailaren 28ra bitarte izango dute herritarrek Gabonetako opari-txekeak erabiltzeko aukera. Deiak egiten aritu da On Bizi merkatarien elkartea pertsona saridunei opari-txekeak egokitu zaizkiela jakinarazteko. Halaber, saridunen zerrenda prestatu dute kanpainan parte hartu zuten herritarrek txekeren bat tokatu zaien baieztatzeko aukera izan dezaten. Udalaren webgunean dago ikusgai. Opari-txekeak oraindik jaso ez dituzten pertsonek Lekar Estilistas establezimendura joan beharko dute bila.

Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak diseinatutako eta Urnietako Udalak finantzatutako opari-txeke kanpaina gauzatu da.

Kanpainan parte hartu duten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egin zuten pertsonek txartel bat bete zuten establezimenduan bertan urtarrilaren hasierara bitarte.

Zozketa bidezko sariketa

Txartel horiek bete zituzten pertsonen artean opari-txekeak banatzeko zozketa egin zen urtarrilaren 8an Lekaio kultur etxean. 20 eta 30 euroko balioa duten opari- txekeak banatu ziren, horiek zein establezimendutan gastatu behar diren zehazturik. Bada, horretarako azken eguna otsailaren 28 izango da, izan ere, egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!