Erremontea

Ansak Goikoetxea lagunaren aurka jokatuko du hilaren 29an

Aiurri 2022ko urt. 21a, 13:24

Sei pilotarik hartuko dute parte Iparlur txapelketan. Tartean dira, Barrenetxea txapelduna, eta Ansa-Goikoetxea urnietarrak. Txapelketa Galarretan jokatuko da asteburu honetan hasita (urtarrilak 22). Otsailaren 19an jokatuko da finala. 

Iparlur txapelketako aurkezpenean jakitera eraman zutenez, bihar hasiko dira partidak; Juaneneak Zubiriren aurka jokatuko du, eta irabazlea Barrenetxea txapeldunaren aurka lehiatuko da otsailaren 12an. Urnietarrek, berriz, hurrengo larunbatean jokatuko dute. Irabazleak Urrizarren aurka lehiatuko du Otsailaren 5ean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!