Senior mailan Leizaranek lortu zuen garaipena Urnietaren aurkako derbian

Aiurri 2022ko urt. 24a, 17:34

Haizea Olaria senior taldeko jokalaria

Asteburu kaskarra Urnietako eskubaloi taldeentzat. Bi senior taldeek galdu egin zuten eta gizonezkoen jubenil taldeak maila ona erakutsi zuen arren, ezin izan zuen bigarren fasera igaro.

Urnieta Quel Abogados taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu Leizaranen aurkako derbian (25-24). Urnietarrek Gipuzkoako txapelketaren lehen postutik aldendu zen, baina sailkapen orokorrean postu onean kokatuta jarraitzen du. Partida ikusgarria izan zen hasieratik bukaerara, non, andoaindarrek gol bakarragatik irabazi zuten.

UKE taldekoek erasoan ez ziren fin ibili eta andoaindarrek abantaila hori baliatu zuten markagailuan agintea hartzeko. Urnietarrek bi asteko atsedena izango dute bigarren itzulia hasi aurretik.

Jubenilak bigarren faseko atarian

Urnieta Guria Jatetxeko gizonezkoak Euskadiko txapelketarako promozio fasea jokatu zuten asteburuan. Zoritxarrez lan handia egin zuten arren, hiru partidetatik garaipen bakarra lortu zuten, taldeko hirugarren postuan geratuaz. Gauzak horrela, ezin izan zuten Euskadiko txapelketako bigarren fasera igaro.

Senior mailako gizonezkoen porrota

Urnieta Artola Harategiak ezin izan zuen bigarren garaipena lortu Euskadiko txapelketako jaitsiera-fasean eta alde nabarmenagatik galdu zuen Deustuko Unibertsitatearen aurka, Loyola Bizkaia (30-20). Urnietarrek ez zuten partida ona egin, eta ez ziren fin defentsan. Lanean jarraitu beharko dute mailari eusteko lehian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!