“Emozioen garrantzia familian” hitzaldia, Donna Apellaniz terapeutaren eskutik

Aiurri 2022ko urt. 28a, 11:43

Iturria: Donna Apellaniz

“Emozioen garrantzia familian” hitzaldia emango du Donna Apellaniz terapeutak otsailaren 2an, Lekaion, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen duen “TREBA Gurasoak” ekimenaren barruan. Doako sarrera izango da, eta arratsaldeko 18:00tan hasiko da, euskaraz.

“TREBA Gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Hain zuzen ere, ekimen horren barruan kokatzen da seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azaltzeko balioko duen hitzaldia.

Emozioatik abiatutako hitzordua izango da, nondik datoz emozioak? Zertara bultzatzen gaituzte emozioek? Horrelako galderei erantzuteko beta emango du adituak.  Horrela, metodologia dinamikoa erabiliko da (teoriko-praktikoa). Alegia, teorian oinarrituta, egunerokoan bizitzen diren egoerak landuko dira, esperientziarekin konektatzeko eta lanketa sakonagoa egin ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!