Gizonezkoen jubenil taldeak garaipena eskuratu zuen Bera Bera taldearen aurka

Aiurri 2022ko urt. 31a, 09:52

Eneko Vicente, Jubenil taldeko jokalaria

Senior taldeek atsedena eduki zuten asteburu honetan. Jubeniletan, berriz, gizonezkoek garaipen garrantzitsua lortu zuen, baina emakumezkoek porrot egin zuten.

Urnieta Guria Jatetxeak taldeak federazio txapelketari ekin zion eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Bera Bera taldearen aruka (37-30). Antza, neurria hartu dio talde honi, izan ere, astebetean bi aldiz jokatu duten elkarren aurka. Urnietarrek erasoan maila handia eman zuten eta sareratzeko gaitasun handia erakutsi zuten. Horrez gain, erasoan ere nahiko ondo aritu ziren. Hala ere, partida oso bizia izan zen, eta Bera Berakoek ere maila eman zuten; 30 gol sartu zituzten.

Unieta Kamox Precision Machining emakumezkoen taldeak, berriz, ezin izan zuen zerrendan garaipen berri bat gehitu. Egia Saicarrek garaitu egin zuen Urnietako taldea (25-29). Azken minutura arte gogor lehiatu zuten eta, oro har, maila ona erakutsi zuten. Esanak esan, lanean jarraitu beharko dute hurrengo partidan bi puntu lortzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!