Urnietan eman dio “Etorkizuna Eraikiz” kapsulari hasiera Gipuzkoako Foru Aldundiak

Aiurri 2022ko ots. 2a, 12:19

Urnietan eman dio “Etorkizuna Eraikiz” kapsulari hasiera Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan den ekainaz geroztik probintziatik hainbat eskualdetan garatu den dinamika parte-hartzaileari: “Nola irudikatzen duzu Gipuzkoa 2040. urtean?”. 

Hirugarren itzulia du honakoa, izan ere, aurreko bi faseen arrakastak agerian utzi du, erakundearen esanetan, parte-hartzearen beharra, herritarrek politikarekiko konfiantza berreskura dezaten. Hala, San Joan plazan bildu ziren hilaren 2an zenbait ordezkari politiko ekimenaren berri emateko, besteak beste, Jorge Segurado Urnietako Alkatea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Gobernantza diputatua eta foru bozeramalea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!