Zurezko jolas berri batzuk instalatu dira parkean, haurrak sozializatu dezaten. Halaber, itxitura hesia kendu da auzoarekin bat egiten duen espazio irekia sortzeko.
Super H parkea, itxita
Bestalde, Geltoki kaleko bigarren zenbakiko bizilagunak igogailua jartzeko lanak gauzatzen ari dira. Obra horren barruan eraikineko saneamendu-sarea desbideratuko da, izan ere, gaur egun igogailua eraikiko den lekuan aurkitzen da. Bada, lan horiek gauzatu ahal izateko Super H parkea itxita egongo da astebetez gutxi gorabehera.