Plazido Muxika plaza estaltzeko bozketa Mugarak irabazi du

Aiurri 2022ko ots. 4a, 11:11

Ontzat emandako 217 botoen artean Mugara egitasmoak babes zabala jaso du. Udalak emandako datuen arabera, azken bozketaren emaitza honakoa izan da:

  • 1. proiektua: 152.
  • 2. proiektua: 41.
  • 3. proiektua: 23.

Mugara arkitektura etxeak proiektua idatzi beharko du, eta, gero, obra gauzatzeko lehiaketa gauzatu beharko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!