Urnieta Guria Jatetxea gizonezkoen jubenil taldeak ezin izan zion Egiari irabazi (26-25). Urnietarrak partiduko tarte askotan nagusi izan ziren, baina azken txanpan bultzadatxo bat behar izan zuten garaipena eskuratzeko. Bi garaipen eskuratu dituzte Federazio Txapelketan. UKEkoak lehen zatian sei eta zazpi goleko aldeagatik irabazten hari ziren arren, atsedenaldira berdinduta iritsi ziren. Hala ere, azken mementorarte, partida berdindua eta polita jokatu zuten, baina amaieran donostiarrak gailendu ziren.
Urnieta Kamox Precision Machining jubenil nesken taldeak alde handiagatik galdu zuten Leizaranen aurkako derbian (32-18). Urnietarrak ez ziren batere eroso egon etxetik kanpo, eta andoaindarrek erasoan maila handia eta defentsan defentsa sendoa erakutsi zuten.