Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia lantzeko saioa egingo da otsailaren 7an, Saroben

Aiurri 2022ko ots. 7a, 11:27

Urnietako Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (MIPB / PERCO) osatzeko prozesua garatzen jarraitzen du Ikertalde enpresaren laguntzarekin eta “On Bizi” merkatarien elkartearen kolaborazio aktibo eta zuzenarekin.

Planaren lanketa ekintza parte hartzaileen bidez egiten ari. Inkestak burutu zaizkie herritarrei telefonoz eta kalean. Halaber, herriko eskaintza aztertu da merkatariekin.

Bilera irekia merkatarientzat otsailaren 7an, arratsaldeko 15:00tan

Orain arte egindako lana eta bildutako datuak partekatzeko asmoz lan saio bat gauzatuko da hurrengo astelehenean. Bertan, plana osatzeko ekarpenak egiteko aukera ere izango da. Era berean, aurrerantzean jarraitu beharreko pausoen berri emango da.

Bilera herriko merkatari guztiei zuzendua dago, eta, beraz, Udalak merkatari guztiak lan saioan parte hartzera eta ekarpenak egitera animatzen ditu plana ahalik eta aberatsena izan dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!