"Aurrera Markelekin" elkarteak eskaera zehatza egin dio Urnietako Udalari: Besabi eta Adarra mendiaren artean dagoen udal-lursail bat egokitzea. Gaixo dagoen insignis pinu sailaren ordez naturgune ireki eta zabala egokitu nahi dute, Markel bezalako haurrak eroso egon daitezen. bat dago. Ohar bidez adierazi dutenez, "Maria Lesacaren –Markelen ama– kezkaren aurrean sortu zitzaigun ideia, bere semeak ezin izango zuelako besteek bezala gozatu mendiaz, errekatxoez eta basoez, bere dibertsitate funtzionalagatik.Horregatik, espazio publiko hori bizitzaz betetako baso bihurtu nahi dugu. Horretarako, gure ideia da espezie autoktonoen zuhaitzak landatzen hastea (haritza, pagoa, gorosti gaztainondoa, etab.), dibertsitate funtzionala duen pertsona ororen omenez". Sortuko den espazio berriari "Ahaztuen basoa" izena ipiniko diote.