Udalerrian eta herritarrengan eragin nahi duen plana

Aiurri 2022ko ots. 10a, 12:35

Urnietako Udalak hirugarren Berdintasun Plana aurkeztu du, 2025era arte indarrean izango dena.

Planaren garapena Elhuyarren aholkularitzapean egin da. Bada funtsezkoa den elementua: dinamika parte hartzailea izatea.  Luke Goñi Urnietako Udaleko Berdintasun saileko zinegotziak hortxe jarri zuen azpimarra: “Berdintasun planak urnietar guztiei eragingo diela aintzat hartuta, herriko eragile desberdinen lankidetza eta inplikazioa bilatu da haien ikuspuntuak ezagutzeko eta barneratzeko”. Herriko giarte eragileen ekarpenak jaso dituzte, "plana ahalik eta anitzena, osoena eta aberasgarriena izan dadin". Planaren zabalpena egiteko oinarrizko informazioa duten liburuxka batzuk banatuko ditu Udalak herriko etxe guztietara. Halaber, hainbat herritarren parte hartzea izan duen bideo bat argitaratuko da. Bestalde, plana bere osotasunean ikusgai dago Urnieta.eus webgunean.

Zinegotziak esker oneko hitzak izan ditu planaren osaketan parte hartu duten eta ekarpenak egin dituzten pertsona guztientzat: “zuei esker Urnietaren egoerara eta testuingurura egokituriko plana osatu dugu”.

Dokumentala martxoaren 4an

"Fabricando mujeres, ¿Consumimos violencia?" izenburupean, dokumentala eskainiko dute martxoaren 4an Saroben.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!