Bizilagunon kexa

Bizilagun taldea 2022ko ots. 11a, 09:00

Azken hilabete hauetan, goizeko 06:30ean hasita astelehenetik larunbatera, Zabaleta kaleko bizilagunok etengabeko kamioi eta trailer fluxua jasaten ari gara, bibrazio, kutsadura, soinu eta trafiko trabak sortuz, besteak beste.

Arazo hauek areagotu egiten dira kontuan edukita igarotzen duten bidea ez dagoela halako ibilgailuak jasateko prest. Izan ere, bide estua, aldapan eta kurba itxian dago. Horren ondorioz, soilik kamioi batek errepide osoko trafikoa eteten du, kontrako erreia guztiz behar baitu igaro ahal izateko.

Bestalde, inguruneko obretako lurrak daramatzaten ibilgailuek, kale, eraikin eta gunean aparkatutako autoen hondatze goiztiarra eragiten dute, sortutako kutsadura, soinu eta bibrazioez
gain.

Azkenik, bide honen ingurunean haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe bat aurkitzen da, errepidea gurutzatu behar duten familia ugarientzat arrisku bat suposatuz.

Aipatu beharra dago, Oztaran aldetik herrira sartzean, 10t baino gehiagoko kamioien zirkulazioa debekatzen duen trafiko seinale bat dagoela, baimenduak izan ezik. Hala ere, antza denez, errealitatean ez da adierazita ikusten.

Idatzi honen bidez, auzoko bizilagunek, egoera jasangaitz honen aurreko kexa aurkezten dugu eta arazoari konponbide bat jartzea eskatzen dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!