Gauzak horrela, egungo Artea kenduko da segurtasunagatik eta horren ordez berri bat landatuko da, eremuaren itxura eta zuhaitz kopurua mantenduta. Olibondoari dagokionez, berriz, egoera hobean dagoela aintzat hartuta, mantendu egingo da, nahiz eta indartzeko zainketa berezi bat egingo zaion. Saneatzeaz gain, inguruko lurraren kalitatea hobetuko zaio. Horrekin batera, eskulturaren lur-eremuan ere landaketak egingo dituzte.
Bidea, moztuta
Lanak egin ahal izatkeo, San Joan Plazatik Arantzubira joateko errepidea itxita egongo da noranzko horretan gaur: hain justu ere, San Joan 18 paretik San Joan 22 bitarte. Halere, plazatik Yurramendi kalera jaisteko aukera ere izango da, eta, baita ermita inguratuta Urraka auzora jaistekoa ere.