Ez da aurretiko hitzordua behar kiroldegira joateko

Aiurri 2022ko ots. 14a, 09:31

Gaurtik aurrera ez da aurretiko hitzordua hartu beharko Udal kirol instalazioetara joateko. Izan ere, osasun larrialdi egoerari amaiera eman ostean arindu egingo dira prebentzio neurriak. Halere, musukoa momentu oro ipinita eduki beharko da kirol instalazioen barruan. Eta, bestalde, erabiltzaile bakoitzak bere toaila propioa eramaten jarraitu beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!