Alpino, snow edota raketekin egun pasa polita egiteko aukera eskaini du Zanpatuz elkarteak. Martxoaren 5ean abiatuko dira Urnietatik, goizeko 06:00tan. Eta iluntzeko 19:30ak aldera egingo dute etxera itzulera. Ondo aprobetxatutako eguna izango da, beraz.
Izen-ematea Kantoin tabernan zabalik dago. Autobusaren prezioa 20 eurokoa izango da, eta hortik aurrera gastuak ezberdinak izango dira.
- Busa, joan-etorria: 20 euro.
- Busa eta alpino forfaita: 45 euro.
- Busa, alpino alokairua eta forfaita: 60 euro.
- Busa, snow alokairua eta forfaita: 65 euro.
- Busa eta raketen alokairua: 30 euro.
- Izen-ematea: Kantoi.
- Busaren irteera: Matxo aurrean (Idiazabal kalea, 42).