Talde lana izan da grabaketa aurrera ateratzea. Maren kantariaren eta Ainhoa Moiua zeinu hizkuntzako itzultzailearen parte hartzea nabarmendu behar dira. Elkar estudioetan grabatu zen, eta bideoklipa Arena komunikazio etxearena da. Super H-k hainbat babesleren lana eskertu nahi du: Laboral Kutxa, Fagor Taldea, Danobatgroup, Irizar eta Kutxa Fundazioa.
Egun berezia da gaurkoa, eta Super H-k mezua zabaldu du: “Desiatzen geunden proiektu polit hau zuekin partekatzeko, eta iada eguna iritsi da!! Espero dugu zuen gustokoa izatea eta gu bezainbeste disfrutatzea!!! Mila pila esker hau guztia posible egin duzuenei!!".
Letra
Zu, udara bezala bazara
zu, amets bat gauzatzen bazaude
zu bazaude, neguaren izotzaren dardaraz
ni, zuretzat, parke bat izango naiz.
Zu, kalean zorion bazara
zu, loreak bilatzen bazaude
zu bazaude, jolasean bizitzeko desiran
ni, zuretzat, parke bat izango naiz.
Zu, uretan islatzen bazara
zu, puzzle bat osatzen bazaude
zu bazaude, zeruaren ortzadarra marrazten
ni, zuretzat, parke bat izango naiz.
Zu, bakarrik sentitzen bazara
zu, atseden beharrez bazaude
zu bazaude, tristuraren besoetan galdua
ni, zuretzat, parke bat izango naiz.
Diskoa eta DVDa salgai
Elkar dendetan eta Berria, Noticias de Gipuzkoa eta Naiz egunkarietako webguneetan.