Andoaingo Piano Jaialdian hartu dute parte Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek

Aiurri 2022ko ots. 16a, 09:22

Andoaingo 17. Piano Jaialdia ospatu da asteburu honetan eta Urnietako Lourdes Iriondo musika eskolako 8 ikaslek parte hartu dute bertan. Axel Brea, Libe Etxezarreta, Karen Duran, Oier Francia, Nahia Iñurrita, Asier Irastorza, Eneko Rosco eta Naroa Roy izan dira parte hartu duten pianista gazteak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!