Gizonezkoen senior taldeak jaitsiera faseko bigarren garaipena eskuratu zuten Galdakaoren aurka (30-20). Partidu garrantzitsua izan zen mailari eusteko lehian. Hasieratik maila ona erakutsi zuten urnietarrek; defentsa sendoa eta baloia sareratzeko erraztasunarekin. Hala ere, aurkariek erreakzionatu eta markagailuan aurretik jarri ziren (10-11). Hala ere, atsedenaldiak on egin zien etxekoei eta markagailuan aldentzen hasi ziren. Azkenean, ezinbesteko bi puntu eta mailari eusteko pausu bat gehiago eman zuten.
Urnieta Quel Abogados taldeak, berriz, beste partida bat galdu zuten asteburuan, oraingoan, Ereintza Beissier taldearen aurka (20-19). Igoeratik geroz eta urrutiago daude urnietarrak, seigarren postura jaitsi dira. Datozen partidetan maila handiagoa erakutsi beharko dute, igoera faserako aukerarik eduki nahiez gero.