Gogoratu epaiketako sententzia, herri-epaimahaiak osaturikoa, genero-astungarria duen dolozko giza hilketa izan zela ebatzi zuela. Errekurtsoetan, EAEko justizia-auzitegi nagusiak astungarri hori kendu zuen, eta, ondoren, Auzitegi Nagusia ez zen gaian busti, eta ez zuen gehitu nahi izan, nahiz eta Goreneko fiskaltzak berriro sartzeko adierazi.
Soilik ulertzen dugu kendu izana eta gero berriro sartu ez izana, horren gainean ez dutelako busti nahi izan. Ukazioa izan da hartu duten bide errazena, polemika gutxien sor dezakeelakoan. Herri-epaimahaia, epaiketa justu eta luze batean, eta goreneko fiskaltza epaimahaia sartzearen alde zeuden. Baina ez dute kontutan hartu, "Herriaren" ordezkariei eta Goreneko fiskaltzari entzungor eginez, haiek baitira prozesuaren zintzotasuna ordezkatzen dutenak, inpartziala izanik. Goragoko auzitegietako alegatuak zorabiatzeko modukoak dira, kontzeptua disimulatzen saiatzen dira, baina, azkenean, kontzeptu orokorra, larrigarri hori ez sartzeko honakoa da: Asier ez dela emakume bat.
Lehenengo minututik argi utzi nahi izan dugu emakumearen aurkako indarkeriaren legea beharrezkoa dela, baina ikus dezakegu, Asierren kasuan gertatu bezala, lege honek hutsuneak dituela. Nola da posible instantzia batzuetan babesa ematea eta beste batzuetan ez? Auzitegiak, herri-epaimahaiak, fiskalak... Nola egon daiteke euren artean hainbesteko desadostasuna?
Lehen sententziarekin borrokatu eta lortu genuenaren ondoren, bide bat ireki zen genero-indarkeriaren legea zabaltzeko, ez aldatzeko, baizik eta zabaltzeko. Asier hitz egiten ari zen neskaren mutil-lagun ohiak buruan emandako kolpe baten ondorioz hil zen. Ez zuten elkar ezagutzen, hitzik esan gabe, erreakziorako aukerarik gabe hil zen, lekukoek adierazi zuten bezala. Neska-lagun ohiaren arabera, erasotzaileak berarekin zegoenari eraso egingo ziola mehatxu egin zion, eta Asier hil zuen. Hori ez al da hilketa bat? Bada, hilketa dolosoa eta gainera eskerrak eman behar bi egunetan kalera ez irteteagatik. Justizia oso oinarrizkoa eta zaharkitua dugu, genero-indarkeriari dagokionez kasu horiek islatuta eduki beharko lituzke. Asierrena bezala, eta legearen pisu guztia egilearen gain ezarri.
Hala ere, atsekabetuta egonda ere, eskerrak eman behar dizkiegu guztioi, batez ere Urnietako herriari eta bere ordezkari politikoei, Donostiako udalari, prentsari, ez baitu morboa bilatu, eta babesa eman diguten guztiei.
Asier ez da biktima ofiziala estatuarentzat, baina bai herriaren sentipenarentzat, eta horrela jakinarazi diguzue, eta, horregatik, oso eskertuta gaude.
Ahal dugun guztia egiten jarraituko dugu legea zabaltzeko eta Asierrena bezalako kasuak sartzeko, guztiok legearen aurrean babestuago egon gaitezen.
Genero Indarkeriaren Legea zabaltzeak osatu egiten du, ez du deus kentzen.
Gertatu den guzti honetatik ikasi beharko genuke, eta ez ahaztu gutako bakoitzaren baitan dagoela gizartea hobera aldatzea. Eskerrik asko.
Asier, eta biktima guztiak, beti gure bihotzean.