Inauteriak 2022

Larunbat honetan, askotariko hitzorduak izango dituzte urnietarrek

Aiurri 2022ko ots. 23a, 07:40

Asteburu honetan, askotariko hitzorduak izango dituzte urnietarrek. Aitzakiarik ez, beraz, mozorrotzeko eta kalera ateratzeko.

Poxta Zahar gazte taldeak antolutako hitzorduak

Egun osoko egitaraua antolatu du elkarteak, “margolanak” gaia ardatz. Eguerdiko 12:00etan, trikipoteoa abiatuko da Guriatik hasita, tabernaz taberna, Egape Ikastolako frontoira bitarte. Bertan, 14:00tan, herri bazkaria izango da I love paella catering-aren eskutik. Oraindik ere bada aukera tiketa erosteko, elkartearekin harremanetan ipinita. Bestalde, arratsaldea girotzeko, kontzertua izango da herrian, The Roristak taldearen eskutik.

Urnietako Udalak bi ekitaldiren berri eman du

Udalak bi jarduera prestatu ditu hainbat elkarteren eskariak kontuan hartuta. Batetik, Kitadelpare txaranga abiatuko da San Joan plazatik eguerdiko 12:00etan eta herriko kaleetan barrena arituko da 14:00 arte. Bestetik, Dj Katxorro izango da Etxeberri Plazan: Mikel Franco disko jartzaileak giroa animatuko du bere musikarekin 18:00-21:00 bitartean. Sarrera librea izango da.

Etxeberri elkartearen proposamena, arratsalderako

Aliceren Abenturak Lurralde Miresgarrian konpartsa aterako du aurten elkarteak. Hala, San Juan plazara joango dira 16:00etan; beranduago, hots, 18:30ean, Etxeberri Plazara jaitsiko dira, prestatu duten koreagrafia herritarren aurrean dantzatzeko asmoarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!