Odol-emate saioa izango da martxoaren 15ean

Aiurri 2022ko mar. 1a, 07:28

Urteko bigarren odol-emate hitzordua izango da martxoaren 15ean, Gaztelekuan, 16:30etik aurrera. Azken hilabeteetan bezala ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea.

Azken aldian egin zen moduan, Plazido Muxika plazan kokatzen den Gaztelekuan gauzatuko da saioa, eta bertaratu nahi duten pertsonek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute txanda hartzeko, eta, horrela, jende-pilaketak ekiditeko: 943 00 78 85.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!