Guria tabernaren eremura lekualdatu da autobus geltokia

Aiurri 2022ko mar. 1a, 09:51

Matxo tabernaren aurrealdean zegoen autobus geltokia Guria ingurura aldatu da, Zaldundegiko estugunearen irteeraren ondoren auto ilarak saihesteko eta zirkulazioa arintzeko.

Halaber, markesina bat jarri da autobusa itxaron behar duten pertsonek babesleku bat izan dezaten euria egiten duenean. Markesina hori Langardatik ekarri da herriguneko estalpe guztiek estetika berdina izan dezaten. Datozen egunetan kristalak berrituko dira, egoera txarrean daudelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!