Osasun Zentro alboko zenbait aparkaleku itxita izango dira, Ermotegiko lanengatik

Aiurri 2022ko mar. 1a, 10:04

130 etxebizitza berri eraikitzen ari dira Ermotegin. Hala, Etxeberri Plazarekin lotura egiteko lanetan ari dira orain. 

Hala, ondorioz, Osasun Zentroaren alboan dauden aparkaleku batzuk itxita egongo dira asteazken eta ostegunean segurtasunagatik. Udaltzaingoa hasi da eremua kotxerik gabe uzteko lanetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!