Senior taldeek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte asteburuan

Aiurri 2022ko mar. 8a, 09:32

Urnieta Quel Abogados taldeak erraz irabazi zuen Egia aurka (15-25). Urnieta Artola Harategia taldeak, berriz, lan handia egin behar izan zuen Gure Auzune arabarrei irabazteko (27-29).

Emakumezkoen senior taldeak nahiko erraz irabazi zuen donostiarren aurkako partida. Lehen minututik maila ona erakutsi zuten; eraso eraginkorra eta defentsa sendoa. Gainera, aurkariek ez zuten partida ona jokatu, beraz, Quel Abogados taldeak lasai eta presiorik gabe jokatu ahal izan zuen. Igoera eskuratzeko lehian hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte. 

Gizonezkoen senior taldeak ere ezinbesteko garaipena eskuratu zuen Gure Auzuneren aurka (27-29). Arabarrak aurkari zuzenak dira mailari eusteko lehian, beraz, garaipen soil bat baino garrantzitsuagoa da. Sei jardunaldi jokatu dituzte urnietarrek, eta horietatik hiru garaipen eskuratu dituzte. Oraindik, emaitza onak eskuratu ditzazkete, izan ere, partida bat jokatzeke dute; laugarren postuan sailkatuta daude, oraingoz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!