Ukrainari laguntza eman diezaiokete urnietarrek, larunbatera bitarte

Aiurri 2022ko mar. 8a, 10:50

Yurramendi kaleko 2. zenbakian parrokiak duen bulegora eraman daitezke elikagaiak eta arropa, larunbatera bitarte.

Ukraina-Euskadi elkartetik Ukrainarako laguntza eskatzen ari dira, eta urnietar talde batek ekimenarekin bat egin du. Produktu-sorta zabala eskatzen ari dira. Nagusiki, honako hauexek:

Lehen premiako artikuluak

  • Higieneko produktuak; pardelak eta haur eta umeentzako bestelako produktuak

Hotzik ez izateko

  • Azpiko arropa termikoa, neguko arropa, eskularruak, galtzerdi termikoak, etab.
  • Lotarako zakuak, gorputz-berogarriak (adib. Decathlon-ekoak)
  • Termo botilak, kanpineko su txikiak, metxeroak, poxpoloak
  •  Argindar-sorgailuak, kandelak, linternak, pilak

Elikadura

  • Latak, barra-energetikoak, erraz iraungiko ez diren elikagaiak...

Material lagungarria

  • Benda esterilak, gasa esterilak, kirurgia-bata esterila, estaldura operatiboa, erabili eta botatzeko pardel esterilak, pardel xurgatzaile esterilak, etab.
  • Musuko kirurgikoak, arnasketa-babesteko musukoak
  • Paketeak egiteko paperezko kutxak

Ordutegiari dagokionez, ostegunetik ostiralera (09:00-13:00 / 16:30-19:30) bitarte egongo dira, baita larunbatean (11:00-13:00) ere. 

Informazioa jasotzeko: 666 782 485.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!