"Emozioen garrantzia familian" hitzaldia, bihar

Aiurri 2022ko mar. 8a, 13:04

Donna Apellanizek “Emozioen garrantzia familian” hitzaldia emango du martxoaren 9an, Magale ikastetxean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratzen duen “TREBA Gurasoak” ekimenaren barruan.

“TREBA Gurasoak” Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Hain zuzen ere ekimen horren barruan kokatzen da seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azaltzeko balioko duen hitzaldi hau.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!