Egapexou antzerki taldearen azken antzezlana, ikusgai

Aiurri 2022ko mar. 9a, 14:20

Egapexou antzerkia taldeak Korrikatxiporreta puntukom xoua! antzezlana estrainatu zuen Urnietan ospatu zen Korrika Egunean, martxoaren 5ean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoak omentzeko keinu dibertigarria izan zen eskaini zuten antzezlana, eta izugarri gozatu zuten bertaratu ziren haur eta helduek. June, Nahia, Lide, Malen, Maddi, Nora, Nayra, Aitana, Sayuri eta Araia antzezleak bikain aritu ziren Joxe Mari Berasategiren zuzendaritzapean. Antzerki osoa ikusteko aukera, klik eginda: 

  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!