Dinamika parte-hartzaile berria deitu du Urnietako Udalak

Aiurri 2022ko mar. 10a, 11:14

2023ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabaki nahi du Udalak, herritarren inplikazioarekin.

Prozesua dagoeneko ezaguna da urnietarrentzat, baina hura gogora ekartzea komeni da. Martxoaren 27ra bitarte herritarrek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Dinamika honetan, gainera, "16 urte baino gehiago dituen Urnietan erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake". Behin proposamenak aurkeztuta, Udal teknikariek proposamen horiek aztertu eta bideragarritasunaren araberako zerrenda egingo dute. 2023an zehar gauzatuko dira aukeratutako egitasmoak.

Aurkez daitezkeen proposamenak

Udalak zehaztasun hauek egin ditu, proposamenak direla-eta:

  1. Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  2. Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  3. Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dutenak.
  4. Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  5. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Urnietako Udalak afitxa bat argitaratu du, eta bertan idatzi behar dira proposamenak. Udalerrian zehar dauden kutxatan edo buzoitan utz daitezke. Beste aukera da Urnieta APPren edota Urnieta.eus webgunearen bidez parte hartzea. Informazio karpa ere ipiniko dute, hilaren 18an eta 19an. Aiurriko Agenda atalean kontsulta daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!