Sarrerei dagokionez, 3 euroko kostua izango du. Hala, urnietarrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute, bina sarrerako lau sorta banatuko baitira, zoriz, herritarren artean. Izena emateko, Urnietako Udalaren webgunera edo APP-era jo daiteke, baita Sarobeko leihatilan bertara hurreratuta ere.
Sinopsia
Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun gurasotasun edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku-diziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen antzerki pieza da mikra.
Fitxa artistikoa
- Zuzendariak: Amancay Gaztañaga Sagarzazu, Iraia Elias Muniain
- Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta
- Iraupena: 40 minutu
- Publiko mota: adin guztiak