Bilera deitu du Urnietako Udalak, Skate Park-aren gaineko ekarpenak egiteko

Aiurri 2022ko mar. 11a, 12:20

Aurreko urteko parte-hartze prozesuan hautaturiko hobekuntzetako bat izan zen Eguzkialde parkean skate park bat egitea. Bada, egingo den eremu berrirako ekarpenak jasotzeko bilera ireki bat gauzatuko da hurrengo asteazkenean Gaztelekuan, arratsaldeko 17:00etan.

Bilera 11-16 urte bitarteko nerabeei zuzendua dago, bereziki, baina, beste edozein herritarrek proposamenak egin nahi baditu, gerturatzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!