Horrela, herritarrek beren auzoetan nahiz kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartu eta proposamenak egiteko aukera dute, 2023ko aurrekontuko 150.000 euroak erabilita. Noiz, baina?
- Martxoaren 18an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
- Martxoren 19an: 10:00etatik 14:30era San Joan plazan.
Martxoaren 18an photocall bat egongo da informazio-karpan. Bertan, parte hartzen duten pertsonei argazki bat aterako zaie eta argazki hori eramango duen oroigarri bat oparituko zaie. Halaber, formularioak herriko puntu desberdinetan jarritako kutxa eta buzoietan entregatu daitezke, eta baita, webgunean eta APP-an bete ere martxoren 27 arte. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.