Haritzak landatu dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek Zuhaitz Egunean

Aiurri 2022ko mar. 16a, 09:00

Zuhaitz Eguna ospatu zen aste hasieran Urnietan: Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 60 ikasle inguruk haritzak landatu zituzten Berrasoetako mendian. Horrela, eremu horretan dagoen hariztiari jarraipena emango zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!