“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” haur-ikuskizuna, Saroben

Aiurri 2022ko mar. 17a, 10:59

“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” haurrentzako ikuskizuna egongo da apirilaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 17:30ean. 

Hori dela eta, bina sarrerako lau sarrera-sorta zozkatuko dira izena ematen duten herritarren artean. Horretarako, hilaren 20an amaituko da epea. Bi modutara egin daiteke: batetik, Urnieta Udalaren webgunean edo APP-an; bestetik, Saroben jarritako kutxatilean. 

Sinopsia

Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarrituta, Zuhaitzak landatzen zituen gizonak bi gizonen arteko topaketa kontatzen du. Alpeetako mendietan, Proventzatik gertu, haran desolatu bat baso bihurtzen ahalegintzen den artzaina, eta gazte bat bere buruaren bila. Topaketa horri esker, gazteak borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziaren armak direla jakingo du. Funtsean, Europako historiaren gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsa naturaren ulermenetik kontatuta, gizakiaren sormen-indarra eta xehetasun txikiekiko maitasuna.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Jean Gionno
  • Egokitzapena: Kike Diaz de Rada eta Jose Carlos García
  • Itzulpena: Idoia Barcelo
  • Zuzendaritza: Jose Carlos García
  • Zuzendari laguntzailea: Kike Diaz de Rada
  • Musika: Fran Lasuen
  • Antzezleak: Sandra Fernandez Aguirre, Fran Lasuen
  • Argi-diseinua: Ion Chavez
  • Irudiak: Maialen Belaustegigoitia
  • Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Argazkiak: Txelu Angoitia
  • Diseinu grafikoa: Sofia Serrazina
  • Zuzendaritza Artistikoa eta Exekutiboa: Alex Díaz
  • Ekoizpena: Teatro Gorakada
  • Administrazioa: Maite Lopez
  • Komunikazioa: Maialen Magunagoitia
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!