Makina bat ekimen ipini dira martxan azken asteotan Ukrainari elkartasuna adieratzeko, baita Urnietan ere. Hala, borondatezko material-bilketa antolatu zen, eta, jada bidean da Ukrainarentzat bildutako guztia (arropa, mantak etabar). Biziki pozik agertu dira ekimeneko antolatzaileak, "erantzun izugarri ona" jaso baitu proposamenak.