"Elkar+ekin" ekimenean hartuko du parte Egape Dantza Taldeak, asteburu honetan

Aiurri 2022ko mar. 18a, 12:04

Egape Dantza Taldeak emanaldi berezi bat plazaratuko du igande honetan, "Elkar+ekin" ekimenaren barruan. Goizeko 11:00etan hasiko da ikuskizuna, San Juan plazan. 

Ekimen horren helburua elkarteen eta boluntarioen lana balorean jartzea eta gizartean duten garrantzia azpimarratzea da. Hala, hainbat herritako plazetan gauzatuko dira dantzak helburu horren pean. Urnietako ekitaldiari dagokionean, Egape Dantza Taldeko 8 taldek eta 80 dantzari inguruk hartuko dute parte. Talde bakoitzak koreografia bat egingo du, eta, amaieran, guztiek, “Martxa baten lehen notak” abestia dantzatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!