Bi emanaldi egingo dituzte: lehenengoa 17:30ean eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak doakoak izango dira eta Magale-Salesiarrak ikastetxeko idazkaritzan eskuratu ahal izango dira edota bertara deituta (943 551 789), martxoaren 24ra bitartean.
Ekitaldia amaitu ondoren, ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntzaz antolatutako txokolatada solidarioa izango da: Euro bateko donazioaren truke, edaria dastatzeko tartea edukiko dute herritarrek. Bertan bildutako diru guztia Bartzelonako San Juan de Dios Ospitalean haur minbiziaren gainean gauzatzen ari diren ikerketeten finantziaziora bideratuko da.