“Autoko piezak bezalakoak dira eskiak; zaindu egin behar dira”

Andoni Urbistondo 2022ko mar. 21a, 07:27

Mikel Goñi nafarrak eskiak zaintzeko ikastaroa eskaini zuen asteartean, Zanpatuzek antolatutako saioan. Herrira etortzen den bigarren aldia da, eta dozena bat lagun elkartu ziren.

Nor zaitugu, Mikel?
Iruñekoa naiz, baina duela 14-15 urte Arraratsen bizi naiz, Basaburuan. Betidanik ibili izan naiz mendian, mendizale petoa naiz. Hortik etorri zen eskia, jendea eskiatzen ikusi ondoren, eta gero mendia eta eskia uztar tzen dituen mendi-eskia edo trabesia egiten hasi nintzen. Iruñetik Arraratsera mugitu nintzenean, jabetu nintzen eski-zerbitzuak urrunago daudela,

Arrarats Iruñetik 40 kilometrora dagoelako, eta etxean eskiak mantentzeko zerbait egitea pentsatu nuen.<

Zeure materiala zaintzen hasi zinen, zeure kabuz, ezta?

Bai. Mekanikoa ere izana naiz, esku lanetan iaioa. Formatzen eta ikasten hasi nintzen, eta hiruzpalau ikastaro egin eta gero, horietako pare bat Jacan (Huesca), materiala erosi eta nire eskiak prestatzen hasi nintzen. Lagun asko gara mendi eskian murgilduta gaudenok, eta haiei laguntzen ere hasi nintzen, fijazioak jartzen eta beste.

Normalena materiala erosteko, edo zaintzeko, dendara joatea litzateke, ezta?

Bai, noski, baina Euskal Herrian apenas dago dendarik. Interne- ten nabigatu behar duzu asko, baina ez dago aparteko materialik. Gero, eskietako fijazioak jartzea-eta garestia da, eta horren ondorioz, hainbat lagun niregana etortzen hasi ziren. Azpiegitura jakin bat eduki behar da, besteak beste, eskiak txukun eduki ahal izateko, baita fijazioak jartzeko ere. Alabaina, askorentzat ezinezkoa da mantenurako baliabide horiek etxean edukitzea.

Ez zara eskiak txukuntzeaz bizi.

Ez, ez, nire lana daukat; zaleta- suna da gehiago. Ez naiz profesionala. Dendarik gabe, edo elurretan bizi gabe, zaila da profesionala izatea. Estra bat bezalakoa da, zaletasunaz gain. Eskiak zaintzen ditut, zorroztu eta beste, makina espezifiko batekin. Lehiatu ere lehiatzen dut, ez maila gorenean, Altitoy pro-ban, adibidez, eta hain zuzen hortik sortu zen aukera Donos- tiako Club Vasco de Camping mendi elkartean ikastaro bat emateko. Duela zortzi urte hasi nintzen, eta orain urtero egiten da.

Zanpatuz mendi elkartearekin bigarren urtea izan da. Eskiak baditut etxean, baina zaindu, gutxi zaintzen ditut. Joera orokorra al da hori?

Eskiak ez badituzu mantentzen, izorratu egiten dira. Autoko ordezko piezak bezala, aldatu egin behar dira.

Ze jende mota bertaratzen da ikas- taroetara?
Etortzen den jendea ibilia da mendi eskian, grina badu jakiteko. Ikastaro praktikoak dira: eskiak nola hartu, sentitu... Bizpahiru ordutan, dena den, ez da erraza dena transmititzea. Zoletako zulo txikiak nola estali azaltzen dut, kanto edo ertzak nola zorroztu eta mantendu, edota argizaria nola eman, modu ezberdinak daudelako, merkea- goak direnak. Ez da asko behar eskiak ondo mantentzeko, baina ez dago ohiturarik. Lehiatzen duen jendeak badauka ohitura, materiala zaintzen baduzu, hobeto ibiltzen zarelako. Jende normalak ez, gutxieneko azpiegitura behar delako etxean. Eta dendara joanez gero ez da nahikoa, ze han mantendu ez dute egiten, konpondu baizik.

Sekretutxoren bat eman zenezake?

Beno, nik argizaria askotan ematen diet taulei.

Eta zer galdetzen dute ikastaroetara joaten diren eski zaleek?

Bere eskia zerk izorratu dezakeen edo ez galdetzen dute. Eskia izorratzea, dena den, ez da erraza. Aukera onena eski zaharrekin probatzea dela esaten diet, beldurrak uxatzeko.

Dozena bat lagun batu zineten Urnietan, garbi dago jendeak interesa baduela.
Ikastaroetan geroz eta jende gehiagok parte hartzen du. Lan erraza da eskiak pixka bat zaintzea. Donostian ehundik gora lagun batu izan gara denera, hemen ere bi urtetan ere dozena bat lagun. Taldeak mugatu egin behar dira, 10-12 lagun gehienez, ikastaroa eraginkorra izateko. Ikastarora etortzen den jendeak eskua sartzea, probatzea gustatzen zait, ikas dezaten, eta talde handiekin hori zaildu egiten da. Hurbiltasuna, zalantzak argitzeko aukera izatea funtsezkoa da niretzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!