Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleen kontzertuak izango dira Saroben

Aiurri 2022ko mar. 22a, 10:50

Aste osoko egitarau oparoa osatu dute Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek. Izan ere, martxoaren 28tik apirilaren 1era bitarte, kontzertu-sorta zabala antolatu dute.  Hala, bertaratu nahi duenak gaurtik aurrera izango ditu eskuragai sarrerak Sarobeko bulegoan edota Bibe plataforman, klik bakarrean. 

Honatx egitaraua: 

Astelehena, martxoak 28

17:00 — I. eta II. Musika-tailerreko kontzertua: musika-eskolako 4 eta 5 urteko ikasleak 

19:00 — Ikasleen kontzertu orokorra: Lourdes Iriondo musika-eskolan ematen diren espezialitateetako ikasleak

 

Asteartea, martxoak 29

18:30 — Ikasleen kontzertu orokorra: Lourdes Iriondo musika-eskolan ematen diren espezialitateetako ikasleak 

 

Asteazkena, martxoak 30

17:00 — III. Musika-tailerreko kontzertua: Musika-eskolako 6 urteko ikasleak.

19:00 — Ikasleen kontzertu orokorra: Lourdes Iriondo musika-eskolan ematen diren espezialitateetako ikasleak.

 

Osteguna, martxoak 31

18:30 — Ikasleen kontzertu orokorra: Lourdes Iriondo musika-eskolan ematen diren espezialitateetako ikasleak.                   

 

Ostirala, apirilak 1

19:00 — Musika eskolako piano-ikasleak eta EASO ABESBATZAKO bakarlariak: Lourdes Iriondo musika-eskolako piano-ikasle batzuk EASO abesbatzako bakarlari batzuen ahotsekin bat egingo dute gaur egungo pieza batzuk interpretatzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!