“Kasilda, bukatzen ez den sua” antzerkia izango da Saroben

Aiurri 2022ko mar. 22a, 10:53

“Kasilda, bukatzen ez den sua” antzerkia ikusgai izango da apirilaren 10ean Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 19:00tan, euskaraz.

Sarrerei dagokionez, 5 euroko kostua izango du. Hala, urnietarrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute, bina sarrerako lau sorta banatuko baitira, zoriz, herritarren artean. Izena emateko, Urnietako Udalaren webgunera edo APP-era jo daiteke, baita Sarobeko leihatilan bertara hurreratuta ere. 

Sinopsia

Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.
Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.
Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.
Jakin ezazu: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua.

Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.
Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta idazlea: Saioa Iribarren Muñoz
  • Antzezleak: Leire Orbe, Aiora Sedano eta Ander Basaldua
  • Argiztapena: Miriam Ubanet (LoVeo)
  • Jantziak: Zaloa Basaldua (AltrapoLab)
  • Musika: Jon Urrutia (Trakamatraka)
  • Publikoa: Heldua
  • Iraupena: 60 minutu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!